Loading...

Txoriak ikastolan

Salbatore Mitxelena Ikastola

Irailak 21, 2017

Natura ikastolaraino sartu nahi nuen. Animaliekin jolastu eta zuhaitzaren atzean ezkutatzeak sortzen duen zirrara adierazi, naturarekin batu gela barruan ere!!! Zarauzko biotopora datozen txorietan inspiratu naiz, (Arkamurka Natura-elkartea) hegazti hauek eta gehiagok egiten baitigute urteroko bisita:
Hegabera, Zertzeta arrunta, Txirri grisa, basahateak, Belatz gorria, Gabirai arrunta, Kurlinta bekainduna, Lertxun gorria, Martin arrantzalea, Benarriz nabarra, Kurlinta, Kuliska txikia, Txinbo kaskabeltza eta Ihi txoria aurkituko dituzue,… hontza, igela, inurriak, tximeletak, lainoak, eguzkia, euria, ekaitza, gaua, ilargia…

Zarautz Serigrafiari eskerrik asko hain lan txukuna egiteagatik! Salbatore Mitxelena Ikastolari eskerrik asko hain aukera ederra emateagatik!!!

Argazkiak: www.kipulastudio.eus, Milesker!!


 Aurrekoa Hurrengoa