Loading...

Sioux zutabea

Abuztuak 15, 2017

Emakume batek bere etxeko zutabe bat margotzeko eskatu zidan, Flow eran. Berak zuhaitz bat egitea nahi zuen, eta esan nion, zuhaitzarekin hasi, baina ez nekiela zertan amaituko zuen lanak. Bera ados zegoen horrekin. Zutabea margotzerakoan Amerikar natiboen musika jarri zidan etxekoandreak, asko gustatzen zitzaion musika moeta hura. Eta ni nire barneko sentsazioetan sartu nintzen, etxearekin eta emakumearekin lotura sentituaz era berean. Eskuekin margotu nuen zutabea, momentuak hala eskatzen zidan. Eta “arrazoiak” zuhaitz bat egin behar nuela esaten bazidan ere, nik kasurik ez, eta aurrera jarraitu nuen sentsazioei jarraiki. Zutabe horretan laku bat margotu nuen, ohartu gabean ia. Etxekoandrea pozpozik geratu zen egindako lanarekin. Urrutiko lurraldeetaraino garamatza lakuak.


 Aurrekoa Hurrengoa