Loading...

NELAM Herensugea

Irailak 29, 2017

NELAM

Alprojako Galtzagabeek jarri diote izena herensugeari.

Herensugeak gure alde iluna adierazten du, alde primitiboena, basatiena. Gure itzala. Ispiluak erakusten dizkigun gure nortasun desatseginenak. Nelamek izugarrizko boterea dauka! Bere inguruan ibili garenok ondo sentitu dugu hori!!

Herensugeari begietara begiratzera ausartzen den pertsona hori desintegratu egiten da baldin eta bere itzala onartuta ezpadauka. Beldurrean erortzen da, eroaldian, eta bizitzaren labirintoan galtzen da, maskarak jantzi beste erremediorik ez duelarik eguneroko bizitzarako.

Ondratuki begietara begiratu ezkero ordea, norberak bere itzalak onartuaz, beldurrari aurre eginaz, herensugearekin bat izan zintezke, osatu, eta zure boterea errekuperatu!

Begiratu herensugeari begietara beldurrik gabe. Zer izango ginateke itzalik gabe!

* Nelam herensugea utziko diot behar duenari. Haurrentzat da, jolasteko, beldurrak lantzeko… Ikastetxetarako edo auzoko festetarako, antzerkirako edo herrian pasiatzeko. Idatzi iezadazue pribatutik erabili nahi badezue. Arauak bi, ondo zaintzea eta itzultzea!


 Aurrekoa Hurrengoa